Bande dessinée
Format 29,5 x 21,5 cm
48 pages couleurs
Couverture cartonnée
ISBN 978-2-914855-39-6
André Franquin 1924an jaio zen Etterberken (Belgikan). Marrazkiak haurtzarotik izan zuen garrantzia berarengan.
1944an
frantses hizkuntzako komikigintzan oinarri den Dupuis
argitaletxearentzako lanean hasten da bere lagun Morrisek (Lucky Luken
egileak) sartuta.
1947an "Spirou"
pertsonaia berrartu eta "Tankea" eta "Etxe prefabrikatuak" sortzen
ditu. Aldi berean, hainbat aldizkarirentzako marrazten du.
1949
ostean "Spirou eta Fantasio" hartuko ditu bere esku, aldi berean,
SPIROU aldizkariko hainbat irudi eta testu egiten hasten da. Spirouren
mundua handitzen du pertsonaia bikainei esker : "Champignak kondea",
"Marsupilami" ezagunak 1952an, "Sécotine kazeteria", "Zantafio eta
Zorglub" eta beste hainbat.
1955 eta 1959 artean "Modesto eta Ponpon" en ardura izan zuen Franquinek, Tintin aldizkarirako.
1957an
erredakzioko orrialdeak animatzearren "lanik gabeko heroia" azaltzen
da, André Franquinek berak sortua eta marratua eta Yvan Delportek
emandako nortasun eta izenarekin : Gaston, lagun zoritxartsu baten
omenez. Lagaffe abizena bera ere hitz joko horretatik jaioa da, gaffe-k
balbetsu edo zoritxartsu esan nahi du frantesez. Super-heroien garaian
deus ere gertatzen ez zaion pertsoniai jaiotzen da.Hasiera batean leku
txikia izango du SPIROU aldizkarian. Erredakzioan nahaste-borrasteak
besteik ez ditu eragiten mutikoak. Baina arrakasta ukaezina da. Gaston,
berez, ez zen komiki izateko jaio. Sail gisa hasi zen.
Franquinek lan gehiegi golkoan eta hainbat pertsonai eta istorio alboratzen ditu.
1968an
"Spirou" utzi eta Fournierren esku utzi zuen, mrrazkilari bretoia.Ostea
hainbat proiektu berritan sartzn da : "Marsupilami" ren banakako saila
eta "Tifou" telebistarako saila besteak beste.
1997an hil zen Franquin. Honakoan hanka-sartzez jositako mutiko atsegin baten kondairak aurkezten dizkizuegu...